Juan Mari Urruzola omendu du AEK-k

Ataria 2022ko apirilaren 9a

Juan Mari Urruzola AEK-ko langile ohia omendu du erakundeak, Tolosa eta Ibarra artean; lore-sorta bat jaso du Urruzolak eskualdeko AEK-ko ordezkarien eskutik, eta berari egokitu zaio 22. Korrikak Tolosan egin dituen azken metroetan lekukoa eramatea.

Senideek, lagunek eta beste zenbait herritarrek ez dute une berezia galdu nahi izan. Estitxu Kortajarena eta Xabier Martinez Tolosako EH Bildu alderdi politikoko zinegotzien eskutik jaso du lekukoa. "Korrika batzordeko kidea izateaz gain, urtetan AEK-n lan handia egin duelako omendu dugu. Uste dugu omentzeko moduko ekarpena egin diola Korrikari", adierazi du Tolosaldeko AEK-ko zuzendari Jone Tolosak. Une horretan, gainera, erritmoa jaitsi du lasterketak, Urruzolak merezi zuen omenaldia jaso zezan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!