2024ko San Joan jaietako egitaraua

Ataria 2024ko eka. 10a, 19:58

Ekainaren 21etik 24ra ospatuko dituzte sanjoanak Tolosan, baina asteburu honetan ere izango dira ekitaldiak.

  • Ekainak 14, ostirala
    • 22:30. Sorotan Bele Gogoan kontzertua Euskal Herria Plazan: Tolosako Udal Musika Banda eta Sorotan Bele.
  • Ekainak 15, larunbata
    • 9:00-13:30. 3x3 Saskibaloi txapelketa Alondegi plazan, TAKE-k antolatuta.
    • 09.30. 
XLIV. Jose Mª Anza Oroimenezkoa txirrindulari lasterketa San Frantzisko pasealekutik hasita, Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta.
    • 15:30-21:00. 3x3 Saskibaloi Txapelketa San Frantzisko pasealekuan, TAKE-k antolatuta
    • 17:30. Herri kirol erakustaldia, Trianguloan.
    • 19:00. San Joan Sagardo Txapelketa Berdura Plazan, Batasuna Elkarteak antolatuta. Txapelketak iraun bitartean, dastaketa: bakailaoa, sagardotan egositako txorizoa eta sagardoa.
    • 19:00. Tolosa CF-ren Gimnasia Erritmikoko emanaldia Usabal Kiroldegian.
  • Ekainak 16, igandea
    • 08:45. T3T eta T2T mendi lasterketak Trianguloa plazatik hasita, Oargi Mendi taldeak antolatuta.
    • 11:30. 
Orkestrina band Jazpanaren Oroimenerako kontzertua Alondegi plazan, Buru bihotzez elkarteak antolatuta.
    • 18:00. 
Bertso jaialdia Berdura Plazan, Harituz Bertsozale Taldeak antolatuta: Sustrai Colina, Nerea Ibartzabal, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal. Gai-jartzailea: Imanol Artola Felix.
    • 20:00. 
Loinatz, Oroith eta Hodeiertz abesbatzen kontzertua Andre Maria parrokian: Requiem (Maurice Duruflé).
  • Ekainak 21, ostirala. Helduen eguna.
    • 10:30. Jubilatuen meza, San Frantzisko elizan.
    • 11:30. V. Helduen Egunaren hasiera Alondegi plazan, Iturriza, Harizpe eta Beti Gazteak elkarteek antolatuta. Ondoren, kalejira.
    • 14:00. Helduen bazkaria eta dantzaldia, Zerkausian.
    • 17:00. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera, Gernikako Arbola Lorategitik.
    • 18:00. Txupinazoa Aiora Zulaika Pirritxen eskutik, udaletxeko balkoitik. Segidan, Iraunkorrak txaranga, kalez kale.
    • 20:30. Peachy Joke taldearen kontzertua, Plaza Berrian.
    • 22:00. Zezen suzkoa, Plaza Zaharrean eta naparzubian.
    • 23:00. Nøgen taldearen kontzertua, Plaza Berrian.
  • Ekainak 22, larunbata. Kuadrillen eguna.
    • 10:30. Haurren entzierroa, Plaza Berritik hasita.
    • 11:30. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera, Plaza Zaharretik.
    • 12:00. Kuadrillen Eguneko txupinazoa Plaza Berrian, Jainekin txarangak eta GiroArte dultzaina taldeak alaituta. Txosnagunean hamaiketakoa.
    • 12:15. BatuMore Batukada feminista, kalez kale.
    • 12:30. Et Incarnatus Orkestraren solstizio kontzertua Urkizu auzoan, Gorostizuko zelaia.
    • 14:00. Kuadrillen herri bazkaria Euskal Herria plazan.
    • 16:00. Iratzar taldearen erromeria Euskal Herria Plazna. Tartean, Larrain Dantza, Tolosako dultzaineroekin.
    • 18:00. Mulambo perkusio-taldearen kalejira, Euskal Herria Plazatik Plaza Berrira.
    • 18:30. Gari, Montxo ta Joselontxo haurrentzako ikuskizuna Alondegi plazan.
    • 20:00. DJ Txekor, Plaza Berritik hasita.
    • 22:30. DUDIK-P taldearen kontzertua Lopez-Mendizabal pasealekuan.
    • 23:00. Kontzertuak Plaza Berrian: Xiberoots eta DJ Fulana.
    • 00:00. Jainekin txaranga, Alde Zaharrean.
  • Ekainak 23. igandea. San Joan bezpera.
    • 11:00-14:00. Haurrentzako jolas parkea, Alondegi plazan.
    • 11:00. Estropadak Oria ibaian, TAK-ek antolatuta.
    • 12:00. San Joan Tenis Txapelketako finalak, Berazubi estadioan.
    • 13:00. Emakumezkoen Tolosaldea traineruaren aurkezpena, Trianguloan.
    • 16:00-19:00. Haurrentzako jolas parkea, Alondegi plazan.
    • 17:00. Udal txistulari bandak, antzinako erronda-bidea eginez, San Joan zortzikoa joko du, udaletxetik abiatuta.
    • 19:00. San Joan su txikia Plaza Zaharrean, Eduardo Mocoroa Musika Eskolako ikasleen bandak girotuta.
    • 20:00. Lehenengo bezperak Arrameleko San Joan kaperan.
    • 20:00. Puro Relajo taldearen kontzertua, Plaza Berrian.
    • 22:00. San Joan sua, Andre Maria plazan. Ondoren, Tolosako Udal Musika Banda, Udaberri dantza taldea eta Santa Maria kapera. San Joan zortzikoa jo ondoren, musika banda kalez kale ibiliko da.
    • 23:00. Rockalean taldearen kontzertua, Lopez-Mendizabal pasealekuan
.
    • 23:00. Raimundo el canastero taldearen kontzertua, Plaza Berrian.
  • Ekainak 24, astelehena. San Joan eguna.
    • 07:00. Zinegotziei deia etxez etxe, Udal Txistulari Bandaren eskutik.
    • 08:30. Diana Udal Musika Bandaren eskutik, Alde Zaharreko kaleetan zehar, Felipe Gorriti plazatik abiatuta.
    • 08:45. Diana, Tolosako eta Iruñeko Udal Txistulari Banden eskutik, udaletxetik abiatuta.
    • 09:00. Diana, Tolosako Dultzaineroak eta GiroArte Dultzaina taldeen eskutik.
    • 09:30. Eskopetariak eta Udal Musika Banda Plaza Zaharrean bilduko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan Alardea, Gipuzkoako antzinako foru-milizien oroimenez.
    • 10:00. Meza nagusia Andre Maria elizan, Santa Maria Kaperaren parte hartzearekin.
    • Ondoren. Prozesioa, Andre Maria plazatik abiatuta. Amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, bertan azken deskargak egiteko.
    • 13:00. Tolosako eta Iruñeko Udal Txistulari Banden eta Tolosako Udal Musika Bandaren kontzertua, Berdura Plazan.
    • 16:40. Udalbatza, Udal Txistulari Banda, Udal Musika Banda, bordondantzari eta eskopetariek ohiko ibilbidea egingo dute Plaza Zaharretik abiatuta: Andre Maria plaza, Arramele, Trianguloa plaza eta Zumardiaundia.
    • 20:00 eta 23:30. Kalean txaranga, kalez kale.
    • 23:00. Suak Zumarditxikian: Vulcano piroteknia.
    • 23:30. Muxutruk taldearekin erromeria, Plaza Berrian.
    • 23:30. Joxe Mendizabalen kontzertua, Lopez-Mendizabal pasealekuan.
Erlazionatuak

Zazpi egun, sanjoanez gozatzeko

Josu Artutxa Dorronsoro eka 10 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!