Tolosako hiru ikastetxeak, harro

Josu Artutxa Dorronsoro 2024ko martxoaren 22a

Korrika Txikia egin dute goizean, Tolosan; Herrikide ikastetxeko, Samaniego Herri Ikastetxeko eta Laskorain Ikastolako ehunka haurrek Alde Zaharreko eta erdiguneko kaleak zeharkatu dituzte euskararen alde. Lehen aldiz, hiru ikastetxeek elkarrekin egin dute Korrika Txikia. 

Lehen Hezkuntzako haurrek parte hartu dute gaurko ekitaldian, eta ondorengoa izan da ibilbidea:

  • LH 1. maila. Trianguloatik Gorriti plazara, Agintari kaletik.
  • LH 2. maila. Gorriti plazatik Atadi kalera, Korreo kaletik.
  • LH 3. maila. Atadi kaletik Plaza Berrira, Errementari kaletik.
  • LH 4. maila. Plaza Berritik Atadi kalera, Aroztegieta kaletik.
  • LH 5. maila. Atadi kaletik San Frantzisko ibiltokira, Rondilla kaletik eta San Frantzisko ibiltokitik.
  • LH 6. maila. San Frantzisko ibiltokitik Antonio Maria Labaien plazara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!