Tolosako Asanbladak deituta, emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztea aldarrikatu duen mobilizazioa egin dute herriko kaleetan; ehunka lagun bildu dira Trianguloa plazan hasi eta leku berean amaitu den manifestazioan. Ondoren, Numen Dantza Eskolaren txanda izan da, eta segidan, E3 Emakume Eskultoreen Elkarteak 'Indarkeria matxistaren aurkako litaniak' performance-a egin du.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?