Giro aparta eta jende andana Atariaren 10. urteurreneko festan

Ataria 2023ko urriaren 7a

Eskualdeko denetariko ekoizleak eta artistak izan ziren jaialdiaren ardatz; herritar asko hurbildu zen festan parte hartzera.

Hamarkada bete du Atariak, eta lepo bete zen bart arratsaldean Tolosako Zerkausia ere. Eskualdeko herrietako jende asko gerturatu zen festa girora, eta bertako ekoizleen produktuak dastatzeko aukera ere izan zuten. Abeslariak, bertsolariak, musikariak, umoristak... Denetariko artistak pasa ziren oholtza gainetik herritarren gozamenerako. Izan zen hausnarketarako unerik ere, ekitaldi nagusian eskerrak eman baitzizkieten komunitatea osatzen duten kide guztiei: Atarikideei, Ataria irakurtzen dutenei, Ataria irratia entzuten dutenei, irakurtzen hasiko direnei, elkarte eta erakundeetako kideei, norbanakoei... Era berean, nabarmendu zuten Atariak aurrera jarraitzeko ezinbesteko duela komunitatearen babesa eta bakoitzak, ahal duen neurrian, bere alea jartzeko dei egin zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!