Gaur eman ahalko da izena T3T eta T2T lasterketetarako

Ataria 2023ko urtarrilaren 9a

20:00etatik aurrera egin ahal izango da inskripzioa Kronoak.com webgunean. Tolosaldeko 2 Tontorrak lasterketarako 425 dortsal egongo dira; Tolosaldeko 3 Tontorrak lasterketarako, berriz, 325.

Ekainaren 11n izango dira bi lasterketak; 8:45ean hasiko da luzea; motza, berriz, 9:30ean. Azken edizioko norabide bera izango dute bi lasterketek, hau da, aurreko edizioetakoaren alderantzizkoa. Iaz minutu gutxitan bete zen izen-emate zerrenda eta korrikalari ugari sartu zituzten itxaron zerrendan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!