Tolosako San Joan festak 2022

Tolosako San Joan Jaiak 2022: EGITARAUA

Tolosaldeko Ataria 2022ko eka. 14a, 12:00

Larunbatean, ekainak 18, hasiko dira Tolosako San Joan jaiak eta ekainaren 26a arte luzatuko dira.

Egitaraua

Ekainak 18, larunbata

  • 10:30. Haurren entzierroa. Irteera Plaza Berritik
  • 11:00. Tolosako Kuadrillen Egunari hasiera emango zaio Plaza Berrian.
  • Txosnagunean hamaiketakoa, Bonberenea Txarangak eta GiroArte dultzaina taldearekin.
  • 11:30. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera Plaza Zaharretik.
  • 12:00. Kuadrilla eguneko txupinazoa Plaza Berrian.
  • 14:00. Kuadrillen herri-bazkaria, Euskal Herria plazan.  
  • 15:30. Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta, XLIII. Jose Ma Anza Memoriala 1. eta 2. mailako afizio- natuentzako txirrindulari-lasterketaren irteera. 
  • 16:00. Erromeria Iratzar taldearekin, Euskal Herria plazan.
  • 18:00. Larrain Dantza Tolosako Dultzainariak taldearekin, Euskal Herria plazan.
  • 18:00. BatuMore Batukada feminista kalez kale ibiliko da.
  • 19:00. Kalejira Mulambo perkusio taldearekin, Euskal Herria Plazatik Plaza Berrira.
  • 20:00. Plaza Berrian Burrunba elektro-txaranga.
  • 23:00. Kontzertua Plaza Berrian: Huntza eta Nikotina. 
  • 23:30. Jainekin txaranga kalez kale ibiliko da. 

Ekainak 19, igandea

  • 11:30. Oroimenerako kontzertua, Orkestrina Band Jazpanarekin Alondegia plazan.
  • 12:00. Haurren Hiria Zumardiaundian: Urpekontzi Misteriotsuak haur ikuskizuna.
  • 14:00. Tristan Crowleyren kontzertua eta piknika.
  • 18:00. Traka Matraka haur ikuskizuna.
  • 19:00. Turistreatzen, Trapu Zaharra taldearen kale antzerki ikuskizuna, Euskal Herria plazan. 

Ekainak 23, osteguna

  • 10:30. Jubilatu guztientzat meza San Frantzisko elizan.
  • 11:30. III. Helduen Egunaren hasiera Iturriza, Harizpe eta Beti Gazteak elkarteek antolatuta. Alde Zaharrean.  
  • 14:00. Helduen bazkaria Zerkausian eta dantzaldia.
  • 17:00. Udal Txistulari Bandaren kalejira, antzinako erronda-bidetik barrena.
  • 17:00. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera, Gernikako Arbola Lorategitik.  
  • 18:00. Jaien hasiera iragartzeko, txupinazoa Udaletxeko balkoitik eta kanpai-iraulketa.
  • 18:00. Iraunkorrak txaranga kalez kale ibiliko da.
  • 19:00. Plaza Zaharrean, haurrentzat San Joan su txikia, Tolosako Musika Eskolako Ikasleen bandarekin.  
  • 19:30. Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestraren kontzertua, Berdura plazan.
  • 19:45. Udalbatza Plaza Zaharretik abiatuko da Arrameleko San Joan kaperako bezperetan eta arrats otoitzetan parte hartzeko.
  •  22:00. San Joan sua piztuko da Andre Maria Plazan, Udalbatza bertan dela. Ondoren. Udaberri dantza taldeak, Hodeiertz abesbatzak eta Tolosako Udal Musika Bandak jardungo dute. San Joan zortzikoa jo ondoren, Musika Banda kalez kale ibiliko da.
  • 23:00. Kontzertua Plaza Berrian: Skakeitan.
  • 23:30. Kontzertua Lopez Mendizabal plazan: Puro Relajo. 

Ekainak 24, ostirala

  • 07:00. Zinegotziei deia, Tolosako Udal Txistulari Bandaren eskutik.
  • 08:30. Diana, Tolosako Udal Musika Bandaren eskutik.
  • 08:45. Diana, Tolosako eta Iruñeko Udal Txistulari Banden eskutik.
  • 09:00. Diana, Tolosako Dultzaineroak taldearen eskutik.
  • 09:30. Plaza Zaharrean eskopetariak eta Tolosako Udal Musika Banda bilduko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan Alardea, Gipuzkoako antzinako foru-milizien oroimenez, Udalbatza buru dela.  
  • 10:00. Meza Nagusia Andre Maria parrokian. Santa Maria Musika Kaperak parte hartuko du. Ondoren. Prozesioa. Bertan parte hartuko dute Udalbatzak, kofradiek, Bordon dantzariek eta erraldoiek; aldi berean, elkarteetako eskopetariek ordenantzetako salbak botako dituzte betiko tokietan. Elizkizunak amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, bertan azken deskargak egiteko.
  • 13:00. Kontzertua, Berdura plazan, Tolosako Udal Musika Bandarekin eta Tolosako eta Iruñeko udal txistulariekin.
  • 16:40. Udalbatza, Tolosako Udal Musika Banda, txistulari, bordondantzari eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuko dira, Andre Maria eliza nagusiko bezperetara joateko. Ondoren. Arrameleko San Joan kaperan izango diren arrats otoitzetan parte hartuko dute. Elizkizuna amaitzean, Udalbatza, bordondatzariak, txistulariak, Udal Musika Banda eta eskopetarien konpainiak Trianguloan bilduko dira, bertan Udalbatzak Esku-aldatzeko soinua eskainiko du, eta azken deskargak egingo dira. Ondoren. Udalbatza Zumardiaundira joango da eta ohiturazko Aurreskua dantzatuko da bertan.
  • 20:00 eta 23:30. Kalean txaranga kalez kale ibiliko da.
  • 23:00. Suak: Vulaco piroteknia.
  • 23:30. Dantzaldia Orquesta Tsunami taldearekin, Lopez Mendizabal plazan.
  • 23:30. Kontzertua Plaza Berrian: Dupla eta Muxutruk.

Ekainak 25, larunbata

  • 10:00. Beotibar pilotalekuan, Zesta Punta Eskolak antolatuta, San Joan Zesta-Punta nesken txapelketa.  
  • 11:00. Haurrentzako Jolas Parkea Alodegia plazan.
  • 12:00. Herri Kirolen erakustaldia Trianguloan; Ugaitz Mugerza, Iñaki Azurmendi, Karmele Gisasola, Lucia Orbe, Jokin Eizmendi eta Jose Martin Bustinza
  • 12:00. Tolosa Kantari taldea kalez kale ibiliko da, herria kantuz alaitzen.
  • 16:00. Haurrentzako Jolas Parkea Alodegia plazan.
  • 17:00. Zezentxoak haurrentzat Tolosako Zezen plazan. Fraskuelo Peñaren 25. urteurrena.  
  • 19:00. Berdura plazan, San Joan Sagardo Txapelketa. Txapelketa bitartean, dastaketa: bakailaoa, sagardotan egositako txorizoa eta sagardoa. Antolatzailea: Batasuna elkartea.  
  • 20:00. Kontzertua Euskal Herria plazan: Joseba Tapia.
  • 23:30. Dantzaldia Joxe Mendizabalekin, Lopez Mendizabal plazan.
  • 23:00. Kontzertua Plaza Berrian: Bulego. 

Ekainak 26, igandea

  • 10:00. Tenis Txapelketako finalak Berazubin.
  • 11:00. Haurrentzako Jolas Parkea Alondegia plazan.
  • 12:00. Bertso jaialdia Berdura plazan: Maialen Lujanbio, Ohiana Iguaran, Unai Iturriaga eta Haritz Mujika. Gai-jartzailea: Iker Iriarte.
  • 16:00. Haurrentzako Jolas Parkea Alodegia plazan.
  • 19:00. Euskal Herria plazan Arnas Berriz kontzertua: Udal Txistulari Bandaren eskutik eta hainbat eragileen artean antolatua.
  • 20:00. Kontzertua Plaza Berrian: Kerobia. 

Tolosako Udalak egun hauetan banatuko du jai egitaraua eta lan hori Chroma Branding enpresak eta Tolosaldeko Komunikazio Taldeak elkarlanean egina izan da aurten ere. Ikusi hemen jai egitarauaren PDF-a.

 

 

Erlazionatuak

Alkatearen agurra

Tolosaldeko Ataria 2022 eka 09 Tolosa

Alcoyanori omenaldia

Tolosaldeko Ataria 2022 eka 09 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!