Tolosako San Joan festak 2022

Alcoyanori omenaldia

Ataria 2022ko ekainaren 9a

Musikari koadrila hau 1947ko Inauterietan atera zen lehen aldiz, nahiz eta ofizialki handik hiru urtera hasi, orduantxe hasi baitzen txarangaren festa antolatzen.

1953an kanpora irteten hasi ziren, lehendabizi Miarritzeko Bellevue kasinora eta gero beste leku askotara udako asteburu gehienetan: Euskal Herriaz gain, Frantziako hegoaldeko eta Espainiako iparraldeko herri askotara.

1953an Gure Txokoa elkarteak Pazko egunean antolatutako zezenketan parte hartu zuen, eta ohitu bihurtu zuten bezala, txarangako kide bat-
zuk toreatzera irteten ziren, instrumentu eta guzti. Torero txarangaren formula hori hain ongi atera zen beste lauzpabost urtetan inguruko beste herrietan errepikatu zutela. Halere, harrapaketa ikusgarri batzuen ondoren, arriskutsua zela iritzi eta egiteari utzi zioten. 75 urte guzti
hauetan izan diren leku guztietan arrakasta handi lortu du Alcoyanok, eta horretan darrai. Bost zuzendari izan ditu: Agustin Martija, Manolo
Larrañaga, Jose Luis Telleria, Josetxo Artutxa eta Juanjo Tarragona.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!