Tolosako geltoki sarreran hartu dute Ataria-ren lekukoa Iker Telletxeak eta bere familiak. Galtzaundi Euskara Taldekoei eman die ondoren, eta Eroskiko biribilgunetik barrena, kiroldegi aldera joan eta Olarrain pasa ondoren Albizturrerako bidea jarraitu du Korrikak.
2022 api 08 Tolosa
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?