KORRIKA marrazki lehiaketa martxan da!

Tolosaldeko Ataria 2022ko mar. 31a, 07:58

Animatu eta igo zuk ere zure marrazkia!

KORRIKA marrazki lehiaketan Tolosaldean bizi den 13 urte edo gutxiagoko edozein gaztetxok har dezake parte, Atarikide izan edo ez izan. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia ondorengo lerroetan azalduko ditugu:

Marrazkiak Ataria.eus webgunean lehiaketarako egindako aplikazioaren bidez bidaliko dira eta Ataria.eus webgunean lehiaketarako sortuko dugun argazki galerian egongo dira ikusgai. 

Marrazkiak bidaltzeko epea: martxoaren 31tik apirilaren 7ko 11:30ak arte.

Marrazkiaren ezaugarriak:

  • “Korrika. Euskara. Parte-hartzea” izango da marrazkiaren gaia.
  • Lehiaketa 13 urte bitarteko Tolosaldeko gaztetxoentzat izango da.
  • Eskuz egina izan beharko du, aldaketa digitalik gabe.
  • Lehiaketa honetarako egindakoa izango da. 
  • Marrazkia eskaneatuta edo marrazkiari argazki bat aterata igo daiteke.
  • Bidaltzailea izan beharko da marrazki horren jabea eta beste inon argitaratu gabea izan beharko da.

Marrazkiarekin batera adierazi beharko dira:

  • Egilearen izen-abizenak izena atalean.
  • Egilearen gurasoaren (tutorearen) izen-abizenak abizena atalean.
  • Harremanetarako gurasoaren (tutorearen) telefonoa eta helbide elektronikoa.
  • Gurasoa (tutorea) Atarikidea bada, harpide zenbakia abizena atalean jarri. 

Saridunak:

  • Atarikide izan edo ez, edonork har dezake parte lehiaketan.
  • Parte hartzaile guztiek aukera berdinak izateko, saridunak zozketa bidez aukeratuko dira.
  • Atariako epaimahaiak egingo du zozketa apirilaren 7an, 12:00etan.

Sariak:

  • Lehen zozketa: Irurako Ikastolak antolatzen duen 'Kuikui', Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako 4 sarrera . Ikuskizuna apirilaren 9an 12:00etan Tolosako Leidor antzokian izango da.
  • Bigarren zozketa: Korrikako materialez osaturiko sorta.
  • Atarikide zozketa: Tolosako Arteka eskulan dendak luzatutako Studio Acrylics kutxa.

Irabazleak:

  • Marrazki irabazleak eta hauen egileak apirilaren 8an jakinaraziko ditugu Ataria astekarian eta Ataria.eus webgunean.

Marrazkiak:

  • Jasotako marrazkiak ATARIA-ko artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak publikatzeko eskubidea. Lehiaketa honetako parte-hartzaileak, bidalitako lanen jabe den neurrian, lanak erabiltzen eta jendeaurrean erreproduzitzen uzten dio.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!