'Ataria'-ren lekukoa, esku onetan

Ataria 2022ko apirilaren 8a

Iker Telletxea eta bere familiak eraman du Ataria-ren lekukoa. Tolosako tren geltoki inguruan hartu dute eta Galtzaundi Euskara Taldeari pasa diote.

Lekukoa hartu aurreko minutuetan hitz egin du Iker Telletxea ibartarrak Ataria Irratia-rekin, eta aitortu du urduri zegoela, "ardura pixka batekin". Lehen aldia izan du lekukoa eramaten, eta "ilusio berezia" egiten ziola esan du. Ataria-n egindako zozketa bidez tokatu zaio lekukoa eramatea: "Normalean Ataria-ko zozketetan parte hartzen dut, baina oraingo kasuan, emazteak eman zuen izena, eta beste batzuen bidez jakin nuen zorteduna izan nintzela". Urte osoko aldarrikapena egin du euskararen alde, "gaurkoagatik eta urteko 365 egunengatik".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!