Bilera guztiz irekia da eta herriko euskaltzaleak elkartu nahi dira bertan, aurtengo edizioko helburuak partekatu eta lanak antolatzeko. Bilera telematikoki egingo denez, euskaraldia@galtzaundi.eus helbidera posta elektroniko bat idatziz eskuratu ahalko da gela birtualerako esteka.