EH Bilduri ez zaio «zuzena» iruditu udalak Leidorri buruz adierazitakoa

Itzea Urkizu Arsuaga 2019ko azaroaren 28a

«Autokritika izpirik» ez dutela ikusi salatuz, oposizioaren ustez udalak «gutxietsi» egin du ebazpenak dioena

Tolosako Udalak joan den astean argitaratu zuen, Leidor aretoa kudeatzeko lehiaketa publikoaren bueltan sortutako auziari erantzuteko oharra. Bada, hari erantzunez, EH Bilduko oposizioak bere iritzia plazaratu du ohar bidez, adierazpen nagusi baten pean: «Udal gobernuaren balorazioa ez zaigu batere zuzena iruditu, ezta oharra udalaren izenean argitaratzea ere, gu kontuan hartu gabe».
Batetik, Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren ebazpena «gutxiesteko ahalegina» ikusi dute gobernuaren jarreran, «Molaturen errekurtsoko lau puntutatik hiru onartu dituenean». 
Era berean, EH Bilduren ustez, pleguetan «gehiegizko eskakizunak» egiteak kanpoan utz ditzake «zerbitzua kalitatez eskain dezaketen enpresak». 
Lehiaketa publikoetan errekurtsoak ohikotzat hartzea ere «harrigarria» iruditu zaio oposizioari eta, horregatik guztiagatik, «autokritika» eta «argibideak» exijitu dizkio gobernuari, halakorik berriro gerta ez dadin. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!