Bidean bat, adiorik ez Aralar

Mikel Arreseigor - Tolosako EA 2017ko abenduaren 2a

Aralarren sorrerak panorama berria ekarri zuen Euskal Herriko joko-zelai politikora. Ez zen sigla huts bat soilik, ez. Abertzale eta ezkertiarrak ziren pertsonak urrats bat aurrera eman zuten eskaintza berri bat eginez herriari.

Urteetan Eusko Alkartasunak sozialdemokraziaren abangoardia izanik, eta ezker abertzale tradizionalaren artean, zutabe berri bat sortu zen, bere tokia eginez, bai bozka eta jende artean.

Ziurrenik, politikaren dantzak askotan errail ezberdinetan geundela sinestarazi zigun; eta zer oker genbiltzan horrela zela pentsatzen bagenuen!! Banatzen gintuzten ñabardura ideologikoez aparte, helburu anitzak batzen gintuzten bidean: Bakea eta Justizia Sozialean oinarritutako Euskal Herria independentea genuen hodeiertz. Abertzale zintzo eta errotik ezkertiarra zen Sabin Intxaurraga lagunak birritan adierazten zigun Euskal Herria justuago eta independente baten bidea gure herriaren subirautzan sinesten genuenon lankidetzatik etorriko zela. Eta arrazoia zuen.

Egun Eusko Alkartasunak bide komuna eraiki du Aralarrekin batera, euskal jendarteari beste herri eredu posible bat eraikitzeko lanabesa eskainiz: EH Bildu. Bakoitza bere historiaren jabe da, bere erabakiak hartuz, aukera berrien alde apustuak eginez. EH Bilduk siglen eta pertsonen gunea izaten jarraituko du, aniztasunaren izenean irekiago eta zabalagoa izanik. Bidea bat egin den honetan bakoitzak bere martxa jarraitzen du eta siglei agur esaten badiegu ere, Aralar denak gurekin jarraituko du: pertsonak eta bere ideiak. Proiektuak josteko aski dena.

Erlazionatuak

Ziklo bat itxi, berria bultzatzeko

Jon Miranda Labaien 2017 abe 02 Tolosaldea

Etorkizun berean sinesten dugulako

Karmele Elizaran - Tolosako Sortu 2017 abe 02 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!