Etorkizun berean sinesten dugulako

Karmele Elizaran - Tolosako Sortu 2017ko abenduaren 2a

Ukaezina da, Aralar eta Ezker Abertzalearen artean egon diren harremanak ez direla beti onak izan. Etxe bera konpartitzetik bide ezberdinak garatzera igaro baikinen, horrelako edozein bereizketak uzten dituen ondorioak utziz.

Gure arteko harremanak hobeak edo okerragoak izan badira ere, bide hauek berriz egin zuten topo Eusko Alkartasuna eta Alternatibarekin batera, proiektu berri eta berritzaile batean, EH Bildun!

Ezker Abertzaletik horrela ulertzen baitugu EH Bildu: Iragan eta proiektu politiko ezberdinak dituztenen, baina etorkizun berean, hau da, ezkerrekoa eta burujabea izango den Euskal Herrian sinesten dugunon topagune.

EH Bildu, berau osatzen dugun alderdi eta norbanakoen erabaki ahalmenaren errespetuaren gainean eraikitako proiektu zabal eta dinamikoa da. Horregatik, Aralarrek alderdi gisa hartu duen erabakia guztiz errespetatzen dugu. Seguru baikaude, EH Bildun egiten zuen ekarpena, bere kideek norbanako moduan egiten jarraituko dutela.

Erlazionatuak

Ziklo bat itxi, berria bultzatzeko

Jon Miranda Labaien 2017 abe 02 Tolosaldea

Bidean bat, adiorik ez Aralar

Mikel Arreseigor - Tolosako EA 2017 abe 02 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!