Pasahitza (zaharra)

«Atzo Espainiak erabat galdu zuen Katalunia»

Ataria 2017ko irailaren 21a

Assemblea Nacional Catalana d'Euskal Herria elkarteko kide Begotxu Olaizola eta Silvia Formentirekin 'Katalunia independentzia bidean' solasaldia izango da gaur, Tolosako kultur etxean, 19:00etan. Egoerak atzera bueltarik ez duela azaldu du Olaizolak, "erreferenduma gauzatu egingo delako".

Begotxu Olaizolaren ustez, atzoko gertakariengatik, "agintari espainolek erabat suntsitu dute 78an sortu zuten marko txar hori, eta zeuden zubi txikiak bonbardeatu egin zituzten". Bestalde, atzo milaka herritarrek erantzun zuten moduan erantzuten jarraituko dutela Espainiatik datorren erantzunaren aurrean gehitu du Olaizolak. Esperantza txiki bat bazela, baina, horrelako erantzunak espero zirela azaldu du: "eta atzokoa, gainera ez zen bat bateko kontua izan, hori aldez aurretik prestatuta zegoen".

Bere ustez, pausoak ondo eman dituzte, "era demokratiko batean, eta topatzen duzuna da estatu espainolaren  errealitatea, hau da, ez dagoela prest ezer hitz egiteko, ez dakiela zer den joku politikoa". Jokuak aurrera egingo duela argi du, eta erreferenduma egingo dela, eta jendeak bokatu egingo duela.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!