Elkarretaratzeak erreferenduma babesteko

Ataria 2017ko irailaren 21a

Irudian, Anoetan atzo egindako elkarretaratzea.

EH Bilduk eskualdeko hainbat herritan antolatu ditu ‘Erreferenduma = demokrazia’ lelopean; Lizartzan eta Anoetan elkarretaratzeak egin zituzten atzo, eta datozen egunetan eskualdeko beste hainbat herritan antolatu dituzte.

EH Bilduk elkarretaratzeak antolatu ditu Erreferenduma=demokrazia lelopean, «azken egunetan espainiar estatuak eta bere indar polizialak Kataluniaren kontra erabiltzen ari diren errepresioa salatzeko», eta bide batez Kataluniako «autodeterminazio erreferendumari» beren babesa agertzeko.

Atzo arratsaldean Anoetan egin zuten elkarretaratzea, eta gaur, bihar eta astelehenean eskualdeko beste hainbat herritan deitu dituzte. Amasa-Villabonako EH Bildutik azaldu dutenez, astelehenean egingo den osoko bilkuran, Kataluniaren erreferendumaren alde koalizioak aurkeztutako mozioa eztabaidatu eta bozkatuko da. Bestalde, Tolosan gaur hitzaldi bat izango da Kataluniako independentziaren bidean izenburupean, ANC Euskal Herriako bi kideren parte hartzearekin, 19:00etan, kultur etxean.

 

DEIALDIAK

Irailak 21, gaur

18:45. Tolosan, Trianguloa plazan.

19:00. Alegian, plazan.

 

Irailak 22, bihar

19:30. Villabonan, Malkar plazan.

19:30. Berastegin, plazan.

19:30. Ibarran, udaletxe aurrean.

20:00. Adunan, plazan.

20:00. Altzon, plazan.

20:00. Asteasu, plazan.

20:00. Ikaztegietan, zubian.

20:00. Zizurkilen, Joxe Arregi plazan.

 

Irailak 25, astelehena

20:00. Lizartzan, plazan

  

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!