May Gorostiaga antolaketa taldeko kideak azaldu duenez, nabarmentzekoa da beste urte batez, artisten maila. Horietan, gainera, eskarmentu handikoak nahiz artista berriak nahastuko dira, kultura desberdinetakoekin batera. Ipuinek gure bizitzan duten garrantziaz galdetuta, idazten hasi aurretik ere ipuinak beti hor egon direla adierazi du Gorostiagak, eta horien bitartez mantendu direla istorioak.