Bederatzigarren urtez jarraian antolatu dute Ahoz Aho Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia, Tolosan. Duela bost urte, aldiz, Sar dadila kalabazan leloa hartu zuten metafora moduan. Hamaika emanaldi antolatu dituzte, aurten ere, Tolosako puntu ezberdinetan haurrei eta helduei zuzenduta: «Artista oso onak etorriko dira, bertakoak nahiz atzerritarrak, eta baita eskualdekoak ere».
«Sar dadila zure kalabazan, hau da, gure buruan eta jasotako ipuina, gero gure auzoko edo herrietako plazetan kaleratzeko», dio May Gorostiagak. Ipuinetatik asko ikasi daitekeela diote, eta ikasteko bi puntu bereizi ditu: «Ona izan daiteke entzun dudan ipuinetik jasotakoa, edo alderantziz, hau da, ez gustatzea eta zer egin behar ez dudan ikastea».
Gizakia idazten hasterako baziren ipuinak edo istoriotxoak ekarri du gogora Gorostiagak. «Gure jakinduria guztia ipuinetatik iritsi da. Hain aberatsak dira ipuinak, beti transmititzen digutela zerbait».
AHOZ AHO
Otsailak 26, ostirala
Pep Bruno. Amarozko auzo etxean, 22:00etan. Gazteleraz.
Martxoak 4, ostirala
Enaitz ipuin kontalaria eta Mertxe Aizpurua. Minimaliak jostailu dendan, 17:30ean. Familia guztiari zuzenduta, euskaraz.
Imanol Arabaolaza eta Ekaitz Goikoetxea. Euskaraz Amarozko auzo etxean, 22:00etan.
Martxoak11, ostirala
Idoia Sanchez eta Maryan Jdira Mehamdi. Euskaraz eta arabieraz izango da, familia osoarentzat, 17:30ean, Haur liburutegian.
Monika Klose. Gaztelaniaz, Amarozko auzo etxean, 22:00etan.
Martxoak 14, asteartea
Ixabel Agirresarobe. Euskarazko saioa izango da umeei zuzendua, 17:30ean, Amarozko auzo etxean.
Martxoak 16 , asteazkena
Maria Buenadicha. Gaztelaniazko saioa eskainiko du, 16:00etan, HHI/EPAn.
Maider Galarza. 17:30ean, euskarazko emanaldia izango da, umeentzat, Amarozko auzo etxean.
Martxoak 17, osteguna
Ahozkotasunaren gala nagusia. 10:00etan, Leidorren, euskaraz eta gazteleraz, umeentzako.
Bonai Capote eta Maria Buenadicha. Otsabi elkartean izango da, 22:30etik aurrera eta gazteleraz eskainiko dute.
Martxoak 18, ostirala
Nelson Calderon. 17:30ean, Gko Galleryn eskainiko du bere emanaldia, gazteleraz.
Martxoak 19, larunbata
Bonai Capote eta Maria Buenadicha. Amaroz auzo etxean, 17:30ean, gazteleraz eta umeei zuzendua.
Nelson Calderon. Alondegia tabernan ariko da, 22:30ean, gazteleraz.