Entzuteko jaioak

Entzuteko jaioak (Itzea) 2016-02-19

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko otsailaren 19a

Hilotz hirukoteak Giza ankerkeria lehen lan luzea argitaratu berri du, eta beren diskari eskaini diogu, gaur, gure musikaren tartea.

Lasarten sortu zen, Hilotz, 2009. urtean, laukote moduan. Metala zutabe izan du hastapenetatik, baina, beste taldeen bertsioak joz hasi zuten bidea, sormen propiorantz lerratu dute.

Hilotz sortu zuten zenbait kidek taldea utzi eta, gaur egun, hiruko gisa aritzen dira. Mikel Yarza baxu jotzaile eta abeslaria da; Pablo Cabasesen ardura da gitarra jotzearena eta, azkenik, baterian eta koroak eginez, Etxahun Urkizu tolosarra aritzen da.

2015. urtea sukaldeko lanetan pasatu eta gero, Giza Ankerkeria diskoak argia ikusi berri du. www.hilotz.com atarian eskuragarri da lana, eta baita Tolosako Zunbeltz musika dendan ere. Entzuteko jaioak saioan txokoa egin diegu beren trash, black eta detah metal uztartzeari.

  1. Barne Eromena
  2. Minak Barnean Dirau
  3. Hilketa
  4. Iluntasunaren Esklabu
  5. Ankerkeria I – Izakia
  6. Ankerkeria II – Eraldaketa
  7. Ankerkeria III – Arbasoak
  8. Amildegian

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!