Ezpala Gaztetxea

Abandonatutako fabrika bat okupatu du Tolosako Gazte Asanbladak

Mikel Iraola 2015eko abenduaren 23a

Izaskungo aldaparen hasieran kokaturik dago eraikina, garai batean Pinturas y lacas del Norte S.A. zena.

Uztailaren 24an, Gaztetxe bat sortzeko lehen saiakera egin zuen Tolosako Gazte Asanbladak. Larramendi auzoko fabrika bat okupatu zuten, baina egunean bertan hustu zuen eraikina Ertzaintzak. Bada, bigarren saiakera bat ere egin dute.

Goizeko 10:30ak aldera zabaldu dute deia: Tolosak gaztetxe berria du! Telefonoak dantzan jarri dituzte segidan. Whatsapp bidez zabaldu dute mezua: "Ze? Gaztetxe berria Tolosan? Bai! Okupatu berri dute urtetan eon dan fabrika bat! (...)".

Leku zabala dela azpimarratu dute gazteek, eta garbitze lanak hasi dituzte auzolanean. 20 gazte inguru dabiltza lan horretan, baina gehiagori azaltzeko deia luzatu diete.

Dena lana ez da izango. Urtarrila amaiera arteko egitaraua antolatu dute. Bien bitartean, Zergatik Tolosan beste gaztetxe bat? izenpean komunikatu bat igorri dute TOLOSALDEKO ATARIA-ra, okupazioaren arrazoiak azalduz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!