Ezpala Gaztetxea

Tolosako Gaztetxearen okupazioaren harira, Ibarrako Gazte Asanbladaren oharra:

Erabiltzailearen aurpegia Ibarrako Gazte Asanblada 2015eko abenduaren 23a

Olentzero egun pare bat aurreratuta etorri da Tolosaldeko gazteongana. Eta nekez egin ziezaguken opari hoberik: Gaztetxe bat Tolosan!

Irribarre batekin eta ilusio handiz hartu dugu berria. Uztaileko saiakera, porrota izatetik urrun, Gaztetxea lortze bidean pausu bat gehiago zela ikusi dugu. Okupazio saiakeratik haratago, Tolosako Gazte Asanbada gorpuztu zenetik antolatu dituen hamaika ekimen ez dira alperrikakoak izan. Beste behin argitan geratu da Gaztetxearekin edo gabe gazteok dugun antolatzeko grina eta gaitasuna.

Baina Tolosak beharrezkoa du Gaztetxea, Gazte Mugimendu sendo baterako bidean funtsezkoa baita gazteok erreferentziakoa izango dugun gune autogestionatua. Funtsezkoa eredu talka irudikatzen duen gunea izatea, funtsezkoa Gaztetxea. Abestiak dioen moduan, amestutako gune batetik amesten dugun herria eraikitzen jarraitzeko.

Eutsi gogor. Ibarrako Gazte Asanblada bidelagun izango duzue! Herri bat, Gaztetxe bat!

IGA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!