Ezpala Gaztetxea

Zergatik Tolosan beste gaztetxe bat?

Erabiltzailearen aurpegia Ezpala Gaztetxea 2015ko abe. 23a, 11:54

Duela urte bat jarri ginen Tolosako Gazte Asanblada martxan, 2014ko urriaren 18an zehazki. Orduan Gazte Eguna antolatu genuen, gure lehenengo geltokia izan zela esan dezakegu. Honen ostean asanblada gorpuzten/osatzen joateko denbora bat hartu genuen.

Azkenik, proposamen ezberdinak eztabaidatu ostean Gaztetxe baten beharra genuela ikusi genuen eta horregatik erabaki genuen uztailaren 24an Larramendi auzoko eraikin bat okupatzea. Bertan hainbat orduz egon ginen auzolanean, eraikina txukuntzen, ametsa egi bihurtzen, baina egunean bertan kanporatuak izan ginen.

Tolosako gazteon errealitatea aldatzen jarraitzeko indarrez jarraitu genuen gaztetxea ez lortu arren eta horren isla izan zen Gazteburua. Hiru egunetan zehar Tolosako gazteok Tolosako gazteontzat antolaturiko ekintza pilaz betea. Egun arrakastatsu hori igarota berriro ere gure artean biltzen hasi ginen gazteok jasaten ditugun arazoei konponbidea eman nahian.

Nazkatuta baikaude Gazteok herri honetan pairatzen ditugun arazoetaz: Etxebizitza eskuratzeko ezintasuna, lan baldintza prekarioak, aisi eredua… Arazo hauen muina guri dena eginda ematen digutela da, helduek sortzen dutela gure bizi eredua eta gu ez gaude horrekin ados. Gazteok ez dugu helduek esaten dutena egin nahi gure kabuz bilduz eta erabakiz lortuko baitugu jasaten dugun errealitatea aldatzea. Horregatik berriro ere pauso bat ematea erabaki dugu, hobeto esanda salto bat, Gaztetxera saltoa. Gure ustez gaztetxea oso tresna baliotsua da aldaketa aurrera emateko.

Gazteok argi dugu: Horma hauek koloreztatuz, gazteok batuz eta borrokatuz gure errealitatea aldatuko dugu!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!