Eutsi Goiari! (zaharra)

Marka pertsonalak hobetu dituzte Alonso eta Perezek

A. Imaz 2014ko abenduaren 15a

Igeriketako Espainiako Txapelketak jokatu dira asteburu honetan Sabadellen, eta Tolosaldea IKTko igerilariek emaitza txukunak lortu dituzte. Horren berri eman du Joseba Zubeldia entrenatzaile tolosarrak irratian.

Marta Alonsok tximeleta estiloko bi probetan hartu du parte, 50 metrokoan eta 100ekoan. Lehen proban 28.79ko denbora egin du tolosarrak, eta 19. postuan sailkatu da. Bigarrenean, berriz, bere marka pertsonala hobetu du: 1:05.39. Proba honetan, 37. izan da sailkapen nagusian.

Jon Ander Perez, berriz, estilo libreko 200 metroko lehian izan da, eta honek ere bere denbora hobetzea lortu du: 1:53.64. Sailkapen nagusian 56. postuan amaitu du.

Joseba Zubeldia, beren entrenatzaileak, balorazio "oso ona" egin du: "Pozik gaude, kontutan hartuta denboraldia hasi berri dela. Egin dituzten markak oso onak dira".

Datorren asteburuan Euskal Herriko Kopa eta Gipuzkoako Kopa lehiatzeari ekingo diote IKTko igerilariek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!