Tolosa CF atletismo taldearen emaitza "historikoak" asteburuan

Asier Imaz 2014ko abenduaren 2a

Tolosa CF atletismo taldeak emaitza «historikoak» lortu ditu asteburuan. Donostiako Maratoia igandean jokatu zen, eta bertan, hiru proba desberdinetan parte hartzeko aukera zegoen. Atletismoa Tolosa CF lasterkari ugarirekin joan zen Donostiara, eta lan oso txukuna egin zuten. Taldeko arduradunek guztiak zoriondu nahi izan dituzte.

Bestalde, Berrobiko krosean Eneko eta Aritz Garinek eta Iñaki Beitiak egindako lana azpimarratu dute Tolosako atletismo taldetik.

Azkenik, Unai Arroyori animoak eman nahi izan dizkie Atletismoa Tolosa CFeko ordezkariek. Tolosarra Europako Kros Txapelketarako sailkatzeko aukerekin ibili da, 23 urte azpikoetan. Alcobendasen izandako lasterketan, ordea, osasun arazoak izan zituen, eta ezin izan zuen egiten ari zen lasterketa bikaina bukatu. Ondorioz, Europako txapelketaren ametsak hurrengo urtean gauzatu beharko du.

Josu Gomez Atletismoa Tolosa CF taldeko kidea gustura agertu zen lortutako emaitzekin.

DONOSTIAKO EMAITZAK

Maratoia
Atletismoa Tolosa CF
Taldeka, Gipuzkoako txapeldun, eta Espainiako laugarren.
Eduardo Gallego
2:30:15eko denborarekin, Gipuzkoako txapeldun, eta Espainiako bederatzigarren.
Mikel Albeniz
2:31:50eko denborarekin, Gipuzkoako txapeldunorde, eta Espainiako 26.
Joseba Jauregi
2:37:21eko denborarekin,
Gipuzkoako seigarren postuan sailkatu zen, eta Espainiakoan 45.

Maratoi-erdia
2. juan Luis Gomez       1:11:37
4. Ibon Gonzalez           1:13:51
6. Unai Señoran            1:14:54
10. Iker Manso              1:17:04
18. Javier Rodrigez      1:20:04

10 Km
27. Asier Altuna                34:58

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!