«Aurtengo helburua iazko postua hobetzea da»

A. Imaz 2014ko azaroaren 26a

Laskorain areto futbol taldearen entrenatzailea da Aitor Garcia. Azken jardunaldian, derbia jokatu zuten Tolosala Hirukideren aurka eta denboraldiko bosgarren garaipena lortu zuten.

Liga hasiera sendoa egin duzue.
Lehen lau partidak irabazi genituen. Atseden jardunaldi baten ondoren, Bilboren aurka berdinketa. Lau partida jokatu ditugu euren aurka, guztiak berdinduz. Bagenekin zaila izango zela, eta ontzat eman genuen puntua. Ondoren, Elorriora joan ginen, eta han iritsi zen lehen porrota. Kantxa zail batean.

Bigarren zaudete sailkapenean.
Eta postu hori mantentzea espero dugu, eta ahal bada, gora begiratu. Urte hau bukatzeko hiru partida geratzen dira, eta espero dugu, asteburuz asteburu garaipenak lortzen joatea.

Taldearekin gustura?
Bai. Iaz lesioekin eta lan kontuekin ez ginen ongi ibili. Aurten, oraingoz, konpromiso handia erakusten ari dira jokalariak, eta entrenamenduen kalitatean nabari da; hori oso garrantzitsua da.

Lehena bakarrik igotzen da gora.
Lehen bost sailkatuak lau puntutan gaude. Oso estu dago kontua. Azken lau-bost jardunalditan goran egotea garrantzitsua izango da. Orduan ikusiko da zeintzuk duten aukera. Iaz hirugarren amaitu genuen liga, eta aurten postu hori hobetzea izango da helburua.

Entzun elkarrizketa osoa audioan

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!