Tolosako Abesbatza Lehiaketaren 46. edizioa amaitu da. Eguerdian egin dute sari banaketa ekitaldia, eta Leidor jendez bete da. Ahots taldeek nahiz abesbatzek, euren moduan agurtu dute Tolosa: abestuz.
Europako Sari Nagusia: Kiev Female Choir (Ukraina)
Ikuslearen saria: Ingenium Ensemble (Eslovenia)
Folklorea, lehen saria: Kiev Female Choir (Ukraina)
Kamara abesbatza, polifonia lehen saria: Kiev Female Choir (Ukraina)
Profanoa. Lehen saria: Ingenium Ensemble (Eslovenia)
Ahots talde onena: Ingenium Ensemble (Eslovenia)
Sari banaketan beste hainbat abesbatza ere egon dira, bigarren eta hirugarren postuetako sariak jasoaz. Horietako bi Asturiasko Aurum eta Errumaniako Anatoly Vocal Quintet izan dira:
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!
EGIN ATARIKIDE!