Tolosako 46. Abesbatza Lehiaketa

Bestondorik uzten ez duen ospakizuna

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko azaroaren 2a

Abesbatzen harreran poza eta ospakizuna nagusi izan zen larunbatean, epaimahaiaren erabakia ezagutu ondoren.

Tolosako Abesbatza Lehiaketako saio puntuagarri guztiak amaituta, abesbatzei harrera egiten diete Fronton jatetxean. Bertan, epaimahaiak hartutako erabakiaren berri ematen diete abesbatzei, eta pozak zein tristurak kantuan ospatzen dituzte.

Atzo Ingenium taldeko esloveniarrak eta Glier musika institutuko abesbatzako kdieak izan ziren festa giroa jarri zutenak, hiruna txapelarekin joango baitira beren herrietara, Tolosatik.

Ukrainarrek, gainera, Tolosako 46. Abesbatza Lehiaketako sari nagusia ere eskuratu dute, puntuaziorik altuena jaso dutelako, eta datorren urtean Tours-en (Frantzia) Tolosa ordezkatuko dute, Europako Sari Nagusian.

Arrazoirik ez zuten falta, beraz, besarkada, malko, kantu eta irribarrez, biharamuniik gabeko festa ospatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!