Tolosako 46. Abesbatza Lehiaketa

Kantu molderik magikoenak, Europa ekialdetik

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko urriaren 31

Musika sakratuko saioarekin eta sei abesbatza ezin hoberekin ekin zioten, atzo, Tolosako 46. Abesbatza Lehiaketari. Migel Zeberio abesbatza eta orkestra zuzendari tolosarra:

Europa ekialdeko ahotsik gozoenek hartu zuten, atzo iluntzean, Santa Klara elizako akustika zoragarria. Erresuma Batuko taldearekin hasi, eta Eslovenia, Hungaria, Bielorrusia, Errumania eta Letoniako kultura musikalaz gozatu ahal izan zuten bertaratuek; jarraian entzungai izango dira talde guztiak.

Jatorriak bezalaxe, abesteko moldeak ere hamaika izan ziren lehen saioan, musika sakratuaren esparruan. Horrela, bihar ere aukera izango dute, sei abesbatzok, musika profanoaren sailean aritzeko.

Gaur, polifonia eta folklorea

Paramabira (Indonesia), Choros Amici (Erresuma Batua), Maska Youth Choir(Letonia), Aurum (Asturias, Espainia) eta Syc Chamber Choir (Singapur) ariko dira, gaur, Leidor aretoko oholtzan. Polifonia eta folkloreari begira jarriko dira, eta 19:30ean nahiz 22:30ean izango dira saioak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!