Gipuzkoako Aldundia, aurrekontuak

Mugikortasuna, ingurumena eta gizarte politikak, aurrekontu parte-hartzaileetan presentzia gehien dutenak

Ataria 2014ko mai. 20a, 12:59

Alegialdean eta Ibarraldean aurrekontu partehartzaileak sortzeko egindako bileren lehen ondorioak daude jada. Gaur Tolosaren txanda izango da, eta etzi Amasa-Villabonan egingo dute batzarra.

Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako 500.000 euroko partidarekin zer egin jakiteko proposamenak biltzen ari dira azken asteotan Tolosaldeko udalak. Partaidetza aurrekontuak osatze aldera, bilerak egin dituzte hainbat herritan, herritarren eskaerak entzuteko. Bada, lehengo astean, bi bilera egin zituzten, Ibarran eta Alegian, eta lehen ondorioak jakinarazi dituzte.

Maiatzaren 13an Ibarrako udaletxean 16 herritar bildu ziren, Leaburuko, Belauntzako, Gazteluko, Berrobi, Elduaingo, Berastegiko eta Ibarra bertako proposamenak lantzeko. Guztira 43 ideia jaso ziren, eta horietatik 21 lehenetsi zituzten taldeka. Hauek dira:

ARLOA

PROPOSAMENA

Mugikortasuna

Ibarra-Belauntza-Berrobi-Elduain-Berastegi arteko bidegorri sarea

Mugikortasuna

Ibarra-Belauntza-Berrobi-Eldua-Elduain bidegorriaren proiektua egin eta bideragarritasuna aztertu

Mugikortasuna

Tolosa-Berastegi bidegorria

Mugikortasuna

Oinezkoen bidea Apatta erreka industriagunera (Ibarra-Tolosa)

Mugikortasuna/Gizarte Politika

Puntu beltzetan herri segurtasuna hobetzea (generoa, irisgarritasuna) (eskualdean)

Ingurumena

Energia berriztagarriak, Biogasa. Baserrietako purinari irtenbidea bilatu gasa edo elektrizitatea sortuz

Ingurumena

Bizikleta elektrikoen mailegu sistema martxan jarri

Ingurumena

Herri bideak berreskuratu

Ingurumena

Eskualdeko landare eta zuhaitzak berreskuratu, autoktonoak bultzatuz eta pinuaren erabilera gutxituz (eskualdean)

Ingurumena

Hondakinen transferentzi planta egin (Tolosan- San Blasen)

Ingurumena

Eskualdeko ur saltoak aprobetxatzea, energia berriztagarriak sustatzeko (eskualdean)

Ingurumena

Errekan bainurako guneak egokitu (Zelai errekan/ Ibarra eta Berrobi)2 proposamen

Ingurumena

Erreketan aisialdi guneak sortu bainatzeko (eskualdean)

Gizarte Politika

Enplegu plana egin

Gizarte Politika

3.adinekoentzako eguneko zentroa jarri azpi bailaraka

Kultura

Kafe antzokia bailaran. Kultur ekintza desberdinak gauzatzeko espazio komun bat sortzea (lekua zehazteke)

Kirola

Eskola kiroleko azpiegiturak hobetzea (herri txikietan)

Gazteria/Turismoa

Aterpetxea/ Camping ekologikoa turismoa bultzatu, ekonomia sustatu, gure inguruak ezagutarazi eta lanpostuak sortzeko (Berastegin) 2 proposamen

Turismoa/ Ingurumena

Bide berdea sortu, bailarako mendi bideak aprobetxatuz (Ibarra-Belauntza-Berrobi-Eldu-Elduain-Berastegi

Hurrengo egunean, berriz, Alegian bildu ziren Ikaztegieta, Amezketa, Abaltzisketa, Baliarrain, Orendain, eta Altzoko herritarrekin batera. Zortzi pertsona batu ziren, hasieran proposatutako 14 ideietatik, 13k egin zuten aurrera. Hauek dira:

ARLOA

PROPOSAMENA

Mugikortasuna

Errotan (Alegia-Altzo-Amezketa bidegurutzean) biribilgunea egin

Mugikortasuna

Larraitz-Abaltzisketa oinezko bidea Orendainera luzatzea

Mugikortasuna

Eskualdeko azpitaldea (Alegia-Orendain-Abaltzisketa-Altzo-Amezketa) lotuko dituen bidegorria egin

Mugikortasuna

Oinezko bidea (Abaltzisketa-Orendain/ Alegia-Altzo)

Ingurumena

Energia hidroelektrikoa sustatu, zentral hidroelektriko zahar eta txikiak berreskuratuta (Eskualdean)

Ingurumena

Eraikin publikoetan Biomasa erabili (eskualdean)

Kultura

Tolosa inguruko herrietan kultu teknikaria partekatzea. Kultur eskaintza zabaldu eta herrien arteko koordinazioa eman

Kultura

Bertsolari gazteen arteko txapelketa antolatu (eskualdean)

Gizarte Politika

Zahartzaro aktiboaren taldea sortu, udaletako teknikarien hartu-emanaren bidez edo/eta azpi-eskualderako teknikari bat edukita (azpi eskualdean)

Gizarte Politika

Euskararen arnasguneen azterketa egitea (eskualdean)

 

EKOGUNEA sortu, 3.munduko produktuekin, bertako produktuekin, arropa erabilien dendarekin edo elikagaien bankuarekin (eskualdean)

Kirola

Futbol zelaian belar artifiziala jarri (Alegia)

Gazteria

Gazteen formazio soziopolitikoa eta kulturala bultzatu/lagundu/eragingo duen gunea sortu (eskualdean)

Aurrekontu partehartzaileak egiteko asmoz tailerrek aurrera jarraituko dute aste honetan. Gaur Tolosan izango da hitzordua, 19:00etan udaletxean. Ostegunean, berriz, Amasa-Villabonaren txanda izango da. Mintzolan bilduko dira 18:30ean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!