Tolosako hondakin bilketa sistema

Jose Ignacio Asensio, PSE-EE: "Inprobisazioa izan da eta ez dira ausartu nahi zuten erabakia hartzera"

Itzea Urkizu Arsuaga

Tolosako Udalak ezarriko duen hondakin bilketa sistema "oraindik ondo aztertzeko" dutela dioen arren, PSE-EEko zinegotzia Jose ignacio Asensio ez da ados azaldu Udal Gobernuak hartutako erabakiarekin: "Ez dakit zergatik aukeratu duten edukiontzi mota hori. Gure ustez bosgarren edukiontzia da onena".

Bide horretan, udalak hautatutako bilketa komunitario eta derrigorrezkoak "esperimentua dirudi" Asensioren arabera: "Sistema hau ez dago beste inon. Zein da bosgarren edukiontziarekin duen desberdintasuna? Gainera, ez dakigu organikoa eta errefusa noiz atera beharko diren ere".

Halaber, datu falta salatu du: "Informe tekniko eta ekonomikorik ez daukagu eta hori ere beharko genuke aukeratutako sistema baloratzeko".

Finean, "iprobisazioa" ikusten du Asensiok, udalaren erabakian, : "Inprobisazioa izan da eta ez dira ausartu nahi zuten erabakia hartzera, hauteskundeak gertu baitaude".

Azkenik, atez ateko bilketa sistemari bidea zabalik utzi diotela salatu du: "Abendurako ezarritako tasetara iristen ez badira, atez atekoa ezarriko dute".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!