Tolosako hondakin bilketa sistema

Tolosa Zero Zabor: "Ezarpena egiten den moduaren arabera, sistema egokia hala erabat desegokia izan daiteke"

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko api. 11a, 13:30

Sistema berriak hondakinak gaika sailkatzeko derrigortasuna azaltzea ontzat eman du plataformak.

Tolosako Udalak erabakia azaldu bezai laster, Tolosa Zero Zabor plataformak baloraio azkar bat egin nahi izan du, honakinen bilketa sistemarne inguruan. Besteak beste, ondorio nagusi bat plazaratu nahi izan dute: "Sistemaren ezarpena egiten den moduaren arabera, egokia bezain desegokia izan daiteke".

Batetik, Tolosa Zero Zaborrek garrantzitsutzat jo du bi urteko eztabaida amaitutzat ematea. Horrela, bilketaren helburuak aurten %60an ezartzea eta 2015ean %85an mantentzea "konpromiso argia" dela azaldu dute.

Bide horretan, edukiontzi berdea kentzeak hondakinak era nahasian botatzea garalaziko duela azpimarratu du taldeak, eta derrigortasunaren aurpegia ere ondo baloratu dute: "Nahiz eta berme hau izango dugun edo ez jakiteko informazioa falta zaigun".

Finean, balorazio sakonago bat egingo dutela argi utzi dute, eta Aste Santuen ondoren agerraldi bat baliatuko dute horretarako. Hala ere, udalak goizean eskainitako datuekin Tolosa Zero Zaborrek sistema berria "egokia ala erabat desegokia" izan daitekeela uste du. Beraz, txosten teknikoa eskatuko diote Tolosako Udalari, iritzi zehatzagoak emateko.

Azkenik, Tolosako hondakin mahaiko kideekin "oso kritiko" azaldu nahi izan dute, "egindako lan guztiari muzin egin diotelako eta norbera bide propioa egin duelako, parte-hartzea ezerezean utziz".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!