Ekimen euskaldunak auzolanean Elkarrekin

Tolosa Euskararen Hiria-ren aurkezpena eta euskararen normalizazioaren mahai ingurua, osorik

Ataria 2013ko azaroaren 27a

Tolosako Euskararen Hiria-ren aurkezpenaren eta euskararen normalizazioaren inguruko mahai inguruaren ekitaldi osoa ikusgai bideo honetan.

Xabier Saizar Galtzaundi Euskara Taldeko lehendakariak aurkeztu du Tolosa Euskararen Hiria ekimena. Mahai inguruan parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea Patxi Baztarrikak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendari Zigor Etxaburuk, Kontseiluko Iñaki Lasak eta Topaguneko Mikel Irizarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!