Inauguratu dute 31. Titirijai nazioarteko txotxongilo jaialdia. Aurten, murrizketek sekula baino eragin larriagoak sortu dizkien urtean, jaialdiaren sortzaileetako bat zen Migel Arretxek ere ez du inaugurazioak egoterik izan, duela hainbat aste zendu baitzen.
Bere oroimenezko hitzekin hasi du Elena Basagoitia TEEko lehendakariak hitzaldia, eta 'Rutas de Polichinela' erakusketaren inguruko azalpenak eman dituzte. Polichinela Italiako pertsonaia da, Napolikoa. Toni Rumbauk ikerketa bat burutu du pertsonaiaren inguruan, izan ere, Europako estatu eta hiriburuetan barrena hamaika izen eta itxura hartu ditu pertsonaiak; txotxongiloen bitartez azaldu du, Rumbauk, pertsonaiak lekuz leku harturiko izaera. Aipatzekoa da, gainera, panpinak mugitzeko teknika bera ere aldatu egiten dela lekuaren arabera.
Erakusketaz gain, 'Rutas de Polichinela' liburuaren gaztelerazko bertsioan parte hartu du Topic zentroak, eta horrekin batera, Europa osoko txotxongilo hauek zentroko bildumako kide izango dira aurrerantzean.