Sukaldaritza ikastaro "arrakastatsua" Casino elkartean

Ataria 2013ko urriaren 15a

Sonia Tapia sukaldaria, Casino elkartean, ikastaroa ematen.
2013ko Mikologia jardunaldiak bihar, urriak 16, hasiko dira, eta data horri begira, atzo, Casino Elkarteko kideek, datozen egunetan antolakuntza lanetan indarberrituta hasteko, sukaldaritza ikastaro batean parte hartzeko parada izan zuten.

Solana 4-ko sukaldaria den Sonia Tapia izan zen irakaslea, eta maisutasunez eta pazientziaz onddo eta perretxikoak osagai nagusi dituzten hainbat plater prestatu eta sekretutxoren bat edo beste ere erakutsi zien bertaratutakoei. "Iaz antolatu zen kurtso hau lehenengoz, eta aurtengo arrakastaren ondoren ziur datorren urtean ere jarraipena izango duela", azaldu dute Casino elkartetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?

EGIN ATARIKIDE!