Elkarteen arteko lehiaketa miko-gastronomikoaren oinarriak

Asier Imaz 2013ko urriaren 10a

Tolosako elkarteen arteko lehiaketa Zerkausian izango da, hilaren 18an.

1.- Data eta lekua: 2013ko urriak 18, ostirala, Tolosako Zerkausian.

2.- Hasiera ordua: 17:30etatik aurrera postua prest egongo da plateraren prestaketarekin hasi ahal izateko.

3.- Bukaera ordua: lehiaketaren hasieran, parte-hartzaile guztiei beraien plateraren aurkezpen ordenaren berri emango zaie. 19:00etatik aurrera eta bost minutuko aldearekin izango da.

4.- Parte-hartzaileek, bi gehienez, parte hartzen duten elkarteen kide izan behar dute eta ezin daitezke arlo honetako profesionalak izan.

5.- Antolatzaileek, bi su, xafla eta labea dituen propano sukalde eta mahai bat jarriko dituzte; gainerako sukalde-erreminta eta osagaiak parte-hartzaileen kontura geratuko dira.

6.- Parte-hartzaile bakoitzak, perretxikoa nahitaezko osagai bakarra den platera prestatuko du 6 pertsonentzat.

7.- Platera bi anoatan banatuta aurkeztuko da bere ebaluaziorako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!