Mikologia Jardunaldietako egitaraua

Asier Imaz 2013ko urriaren 10a

Tolosako Casino Elkartekoek lau eguneko egitaraua antolatu dute, hilaren 16tik 19ra bitarte.

Urriak 16, asteazkena

- 20:00etan: “Kontuz Perretxikoekin!” hitzaldia Tolosako Casino Elkarteko 1.go solairuan Jesus Salvador Aviles Amat-en eskutik, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Larrialdi zerbitzuetako medikua eta perretxikoek eragindako intoxikazioen tratamenduan aditua.

Urriak 17, osteguna

- 20:00etan: Ekimen miko-gastronomikoa zerkausian. Enrique Fleischmann, Bidegoiango "Bailara Restaurant" - Iriarte Jauregia hoteleko sukaldaria eta Roberto Ruiz, Tolosako "Frontón" jatetxeko sukaldariaren eskutik. Bertan, perretxiko mota ezberdinak sukaldatuko dira eta bertaraturiko guztiek dastatzeko aukera izango dute.

Urriak 18, ostirala

- 09:00etan: Tolosaldeko ikastetxeetako DBH.1go mailako ikasleak perretxikoak biltzera irtengo dira. Arratsaldean Aranzadiko kideek Tolosako Casinoan sailkatuko dituzte.

- 19:00etan: Elkarte-arteko sukaldaritza mikologiko lehiaketa, Zerkausian. Partaideak: Gure Txokoa, Veleta, La Jara, Txinparta, Yurre, Aurrera, Kabi Alai, Arsenal, Oargi eta Casino. Baieztatzeko: Arco Iris eta Ero Etxe.

Urriak 19, larunbata

-12:00etan: Azoka mikologikoa, Trianguloan. Tolosa eta Goierrialdeko jatetxe desberdinetako sukaldariek pintxoak prestatuko dituzte, osagai nagusiak onddoak eta perretxikoak izango direlarik. Hauek dira partaideak:

  • Route 33, Alegia
  • RK Jatetxea (Hotel Dolarea),
  • Martinez Jatetxea, Ordizia
  • Larrea Plater Prestatuak - Jatetxea, Tolosa
  • Olentzo Jatetxea,
  • Astelena Jatetxea,
  • Solana 4,
  • Leaburuko Ostatua (Fundación Peñascal)
  • Botarri, Tolosa
  • Seikin 2
  • Casino Tolosa.

Horrekin batera, Trianguloan bertan Tolosaldeko ikasleek bezperan bildutako perretxikoak egongo dira ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!