Bigarrengo aldiz eutsi dio karguari Iñaki Azpirozek (Lizartza, 1974). Aukera berri hau "baliagarria" suertatu zaiola adierazi du, "gai batzuk ixteko eta beste batzuei jarraipena emateko", eta horretan jardungo du datozen lau urteetan. Lizartza bizirik mantentzeko helburuarekin jarraituko dute, herriko zerbitzuak mantenduz eta harreman zuzenak eraikiz.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?