“Nekazaritzarekin hanka sartze historikoak egin dira”

Eneritz Maiz Etxarri 2020ko urtarrilaren 16a

Jokin Arrospide Leaburuko Mahala baserrian jaio zen, eta baserritik bizitzeko hautua egin zuen. “Baserritarra ez dago baloratuta inolaz ere” azaldu du. Bere kasuan, ordea, “gizarteak oso ondo erantzun digu, eta oso harro gaude egin dugunarekin”. Garaiko politiken aurkako bidea hartzea erabaki zuen berak.

Gauza asko maneiatu eta egin behar izaten dituzte, eta artistatzat ditu baserritarrak: “Lehengo baserritarra artista da. Gu gero eta gutxiago gara, baina artista batzuk gara”.

 

“Urteetan kanpaina oso txarra eginda esneari buruz”, azaldu du. Era berean, argi du lehen sektoreari begira hanka sartze historikoak egin direla, hau da, ez zela bide zuzenik hartu: “Lehen hor geunden gure belaunaldikoak, eta orain ikusten da baserritar berri bat sortzea zenbat kostatzen den”. “Lan ordu gehiago egin behar dituzu, eta pasioa ere horregatik behar da. Bestela nola egingo dituzu ordu gehiago?”.

 

Garbi du buelta ekarriko duela honek: “Lehenago edo beranduago buelta ekarri beharra dauka, baina gizarteak eta munduak berak ekarri beharra daukan bezala”, eta “lurra beste balore bat izatera iritsiko da”. “Jana ezak mugitzen gaitu, eta berriz ere hasi beharko da aitzurra hartuta”.

 

Garrantzitsutzat du bertakoa eta garaian garaikoa kontsumitzea: “Horrek ematen du jasangarritasuna”. Eta “elikatzeko orduan ere nahiko galdua dagoela uste dut logika”, dio.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!