Amezketak Korrika Txikiaren lekukoa hartu du

Erabiltzailearen aurpegia Zumadi Eskola 2024ko martxoaren 22a

Zumadi eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek Korrika Txikia ospatu dute gaur arratsaldean, Korrika ofizialaren bezperan.

15:30ean etxafueroak eztanda egin bezain pronto, LH6ko ikasleak abiatu dira Korrikaren testiguarekin. Maila bakoitzeko bi ikaslek eraman dute euskaren aldeko lekukoa. Herriko plazatik abiatu eta herria zeharkatu dute. LH6 mailatik hasita eta HH2 maila bitarte.

Korrika amaiera Zumadi eskolan bertan izan da. Bertan, azken asteotan entseatutako Korrika dantza dantzatu dute, eta baita Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Korrika koreografia ere.

LH4 mailako Amaia Ordozgoitik izan du ardura lekuko barruan eraman duten mezua irakurtzeko. Izan ere, ikasle guztien artean Ordozgoitirena izan da mezurik “osoena”, euskaran Amezketan zer esan nahi duen adierazteko.

Azkenik, guraso elkarteak prestatuta, merienda banatu zaie ikasle guztiei. Bihar, berriro ere, Amezketako kilometroan, Alegian, Korrika eta euskararen alde lasterketa ariko dira guztiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!