Ostiral Mehea 2015

Grisa, baina koloretsua

Erabiltzailearen aurpegia Juan Urretabizkaia 2015eko otsailaren 14a

Goizeko ordu txikitan ohartu gara, urte osoan itxaron dugun eguna bukatu eta iristea nahi ez genuen eguna iritsi dela. Ostegun Gizena luzatzen saiatu gara, baina, egun zozoa, tristea, luzea,… iritsi da: Ostiral Mehea. Ohera sartu naiz ziztu batean, eta begiak itxi ditut gauaren iluntasuna ez galtzeko asmoz. Segituan loak hartu nau, poz-pozik eta irribarretsu, motza iruditu zaidan arren, ikaragarri gozatu dudalako.

12:00. Ongi etorri Aje jauna. Zein behar daukak hik, nire etxean sartzeko? Eta, are okerragoa dena, nire kaskezurrean? Haserretu egiten gara, baina, badakigu zer egin behar dugun gure etxera biharamunean etor ez dadin. Ez dugu zintzo ibili nahi, ordea; nahiago dugu ajea etxean hartu eta ostiko batez, nire kasuan ibuprofenoaren ostikadaz, etxetik bidali. Bakoitzak bere teknikak ditu, eta denak dira errespetagarriak, eguna arintzen laguntzen badute.

Halaxe hasi dut inauterien bigarren eguna, ajerik gabe eta pozik. Zer gehiago eska diezaioket Ostiral Meheari?

Erlazionatuak

Ostiral meheko danborrada iruditan

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 ots 13 Tolosa

Txikienek atera dituzte mozorroak kalera

Maier Ugartemendia 2015 ots 13

Lehen aldia, zezen plazako hondarretan

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 ots 13 Tolosa

Ostiral Meheko irratsaioa

Asier Imaz 2015 ots 13 Tolosa

Txistulariak, eguneko protagonistak

Rebeka Calvo Gonzalez 2015 ots 13 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!