Ostiral Mehea 2015

Lehen aldia, zezen plazako hondarretan

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko otsailaren 13a

 1 1423849194244
 2 1423849196098
 2 1423849250525
 5 1423849254329
 2 1423849366076
 3 1423849197350
 3 1423849251702
 3 1423849367253
 4 1423849198582
 4 1423849252908
 4 1423849368666
 5 1423849199744
 5 1423849369777
 6 1423849200951
 6 1423849255434
 6 1423849370936
 7 1423849202355
 7 1423849256653
 7 1423849372089
 8 1423849203669
 8 1423849257846
 8 1423849373272
 9 1423849259001
 9 1423849374401
 10 1423849375614
 1 1423849363982
 1 1423849248781

Ostiral Mehea aje eguna izaten da, baina zezen plazak ez du aterik ixten; haur eta gaztetxoek gozatu ederra hartu dute hondarretan zein harmailetan.

Atzo lehertu zen jaia, atzo loratu ziren ortzadarraren kolore guztiak, Tolosa gainera. Gaurkoa, ordea, eguraldiaren bideari jarraituz, egun grisa izaten da. Jende helduak gris hori baliatzen du ohean edo besaulkian mantapean geratzeko, baina, inauterizale txikienek festarako grina freskoa izaten dute oraindik.

Eta horretarako dago zezen plaza, ateak zabalik izaten baita Asteartita iluntzera bitarte. Kabi Alaiko txaranga izan da, gaur ere, plazara igoera gidatu duena eta, harmailak eta hondarra sekula baino beteago zeuden, zezentxo eta pottokez gozatzeko.

Zezen plazara salto egin zuteneko lehen aldi hura gogoan izango dute gaztetxo askok, gaur arratsaldeaz oroitzean; batzuk, zezentxoen aurrean errekorte batzuk egitera ausartu direlako eta, beste asko, pottoken atzetik korrika ibili eta gurasoak hondarretatik agurtu dituztelako.

Itxuraldatzeko egunen esperoan, festarako aitzakia gutxi behar dute tolosarrek, eta ajea gainditzeko aitzakia ederra da gaur gauari, berriro, dantzan ekitea.

Erlazionatuak

Ostiral meheko danborrada iruditan

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 ots 13 Tolosa

Grisa, baina koloretsua

Erabiltzailearen aurpegia Juan Urretabizkaia 2015 ots 14 Tolosa

Txikienek atera dituzte mozorroak kalera

Maier Ugartemendia 2015 ots 13

Ostiral Meheko irratsaioa

Asier Imaz 2015 ots 13 Tolosa

Txistulariak, eguneko protagonistak

Rebeka Calvo Gonzalez 2015 ots 13 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!