Ostiral Mehea 2015

Txikienek atera dituzte mozorroak kalera

Maier Ugartemendia 2015eko otsailaren 13a

Aduna, Asteasu, Larraul eta Zizurkilgo ikasleak gaur atera dituzte euren mozorroak kalera; ikastetxe ezberdinetako ikasle, irakasle eta gurasoak kalejiran eta dantzan ibili dira gaur arratsaldean

Gaur arratsaldean Aiztondoko ikastetxe askotan ospatu dituzte inauteriak. Larraulen izan dira goiztiarrenak. Goizean kaldereroz jantzita ibili dira herrian zehar kalejiran, dantzan eta kantan. Plazan amaitu dute goizeko kalejira. Baina ez festa. Arratsaldean, Asteasuko lagunekin elkartu dira, Asteasun bertan, eta han ere festan jarraitu dute.

Asteasuarrak ere kaldereroz jantzi dira gaurkoan. Eta plazan zenbait dantza eskaini ostean, karroari jarraika kalejirarekin jarraitu dute. Aparkalekuan, talde guztiek euren emanaldia eskaini dute; suaren inguruan ibili dira dantzan.

Adunan kolore guztietako sukaldariak ibili dira kalean zehar. Ibilbidean zehar emanaldi ezberdinak eskaini dituzten arren, emanaldi nagusia udaletxe aurrean eskaini zuten. Sukaldariez gain, dantzari bikainak ere eskaini dute ikuskizuna. Ondoren, guztiak txokolate beroa hartu dute.

Zizurkilen, berriz, herriko ikastetxe ezberdinak Elbarrena plazan elkartu dira. Bertan ikastetxe guztietako ikasleak dantzan aritu dira, ikusle asko begira zituztela. Ondoren, guztiei askaria eman diote gastatutako indarrak berreskuratzeko.

Amezketan, berriz, Zumadi eskolakoek atzo ospatu zuten Ostegun Gizena. Denetarik izan zuten bertan: sukaldariak, surfistak, igeriketa sinkronizatua, Talaiak, txakur desfilea…

Edonola ere mozorro batekin ala bestearekin, dantza batekin edo bestearekin, inauteriak ospatuz umorez betetako tartetxo polita igaro dute guztiek; norberak bere herrian.

Erlazionatuak

Ostiral meheko danborrada iruditan

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 ots 13 Tolosa

Grisa, baina koloretsua

Erabiltzailearen aurpegia Juan Urretabizkaia 2015 ots 14 Tolosa

Lehen aldia, zezen plazako hondarretan

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 ots 13 Tolosa

Ostiral Meheko irratsaioa

Asier Imaz 2015 ots 13 Tolosa

Txistulariak, eguneko protagonistak

Rebeka Calvo Gonzalez 2015 ots 13 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!