Mingañe Saltsan bertso sariketaren hirugarren edizioko hiru kanporaketak jokatu dira: Areson Iñigo Gorostarzu "Etxorde" aritu zen kantuan, Aranon Unai Mendizabal, eta Oihanar Igiaran, berriz, Errazkinen; azken biak sailkatu dira finalerako.
Lau bertsolariko kanporaketak jokatu dituzte, eta ariketa berezi xamarrak izaten dira sariketa honetan: gai baten inguruan bertsolari guztien bina bertso; Iparragirreren doinuan binaka bertsoa osatuz, beste bikotearekin ofizioa osatzen ari diren bitartean; plazetako atzekoei kantatzeko ohiko ariketaren aldaera, eskuinekoari kantatu, hark erantzun, eta hark bere eskuinekoari kantatuz; puntutan denbora tarte baten barruan kantuan aritu beharra...
Hona hemen irratsaioan entzun ditugun bertsoaldiak:
- 4:10 - ARESO: Bertsolari guztiak - bi itzulitara
- 11:05 - ARANO: Bertsolari guztiak - Iparragirreren doinuan
- 19:20 - ERRAZKIN: Oihana Iguaran eta Kerman Diaz - puntu erantzunak
- 23:15 - ARANO: Bertsolari guztiak - eskuinekoari kantatuz
- 30:45 - ARESO: Unai Mendizabal eta Maider Arregi - ofizioa
- 36:55 - ERRAZKIN: Oihana Iguaran eta Jon Maia - ofizioa
- 43:35 - ARANO: Iñigo Gorostarzu "Etxorde" eta Joanes Illarregi - puntutan
- 48:30 - ERRAZKIN: Bertsolari guztiak - eskuinekoari kantatuz
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!