(H)ari naizela

Mingañe Saltsaneko kanporaketetako bertsoaldiak (2)

Mingañe Saltsan sariketako hiru kanporaketan eskualdeko ordezkari bana izan dugu, Iguaran, Mendi eta Etxorde.

Mingañe Saltsan bertso sariketaren hirugarren edizioko hiru kanporaketak jokatu dira: Areson Iñigo Gorostarzu "Etxorde" aritu zen kantuan, Aranon Unai Mendizabal, eta Oihanar Igiaran, berriz, Errazkinen; azken biak sailkatu dira finalerako.

Lau bertsolariko kanporaketak jokatu dituzte, eta ariketa berezi xamarrak izaten dira sariketa honetan: gai baten inguruan bertsolari guztien bina bertso; Iparragirreren doinuan binaka bertsoa osatuz, beste bikotearekin ofizioa osatzen ari diren bitartean; plazetako atzekoei kantatzeko ohiko ariketaren aldaera, eskuinekoari kantatu, hark erantzun, eta hark bere eskuinekoari kantatuz; puntutan denbora tarte baten barruan kantuan aritu beharra...

Hona hemen irratsaioan entzun ditugun bertsoaldiak:  

  • 5:30 – ERRAZKIN: Bertsolari guztiak – errondan kantatuz
  • 12:00 – ARANO: Iñigo Gorostarzu “Etxorde” eta Andoni Rekondo – ofizioa
  • 19:00 – ARESO: Bertsolari guztiak – eskuinekoari kantatuz 26:05 – ERRAZKIN: Oihana Iguaran eta Eli Pagola – ofizioa
  • 32:35 – ARANO: Bertsolari guztiak – errondan kantatuz
  • 38:40 – ARESO: Unai Mendizabal eta Julio Soto – ofizioa
  • 46:10 – ERRAZKIN: Bertsolari guztiak – Iparragirren
  • 53:40 - ARESO: Bertsolari guztiak - Iparragirren

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!