BERTSOA

Euskarak behar dituelako

Erabiltzailearen aurpegia Harituz. Haritz Mujika 2024ko martxoaren 22a

Doinua: Bizia ez da nehoiz egoiten.

Ni ni egiten nau euskaraz jardun

nahiz euskaraz abesteak,

hartan pentsatu, hartan azaldu,

eraiki zein amesteak.

Badira, ordea, ama hizkuntzatzat

ez duten zilbor hesteak

erdal eiteen gainean sortu

diren sin mas zein esque-ak,

baina, ezerk badu, garrantzia du

denok hontan sinesteak,

euskarak behar dituelako

bai batzuk ta bai besteak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!