(H)ari naizela

Txomin Garmendiaren monografiko batekin eman dio hasiera denboraldiari (H)ari Naizelak

1979tik 2009ra bitarteko hiru hamarkadetan kantatutako zenbait bertsoaldi aukeratu ditugu, nahiz eta bere bertso-ibilbidea askoz oparoagoa izan den.

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren agendaren errepasoa egin ostean, txapelketaren aurkezpen egunean azken arnasa eman zuen bertsolariariak 1979-80ko eta 1982ko txapelketetako final-erdietako eta finaleko egunetan kantatutako bertsoaldi batzuk entzun ditugu lehenik; jarraian oholtzako festetako saioetako bertsoaldien bidez gogoratu dugu Berrobin jaio eta Amasa-Villabonan hil zaigun bertsolaria. Bidania-Goiatz, Amasa-Villabona, Lasarte-Oria... zenbait bertsoaldiez eta bere garaiko zenbait bertsolariren ahotsez ere gozatzeko aukera izan dugu ikasturteko lehen irratsaioan.

Irratsaio amaiareako kantua: Esadazu txiki (Hitzak: Ekaitz Goikoetxea; musika: Xabier Crehuet).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!