Txomin Garmendia bertsolaria hil da

Ataria 2022ko irailaren 15a

Berrobitarra 88 urte zituela hil da. Lau aldiz izan zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean.

Bertsozale elkarteak eman du jakitera bertsolari berrobitarra hil dela. Berrobin 1934an jaio zen, eta bere kasa zaletu, eta lagunek bultzatuta egin zuen plazara. 50.hamarkadan hasi zen jendaurrean kantari, eta 1967ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan txapeldun izan zen. 1980an istripua izan eta harrezkero idazteari ekin zion: bertso liburuak eta kontakizunekoak idatzi izan ditu.

1965eko, 67ko, 80ko eta 82ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finaletan kantatu zuen.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!