(H)ari naizela

Tolosako San Joanetako bertso-saioa ia osorik

Haritz Mujika, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Alaia Martin izan dira kantuan, eta Imanol Artola "felix" izan da gai-jartzailea.

Ekainaren 26an, 12:00etan eta Berdura-plazan izan da aurtengo San Joanetakobertso-saioa. 300 entzule inguru elkartu dira. Libreko saioa kenduta, gainerako bertsoaldi guztiak entzun ditugu irratsaioan.

Irratsaio amaierako kantua: "Jueza eta ni" (Hitzak: Tximela; musika: Joseba Tapia).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!