Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017

«Orain badirudi harrizko estatua bat naizela, baina hauskor izaten segitzen dut»

Oihana Iguaran bertsolari amasarrarekin hitz egin dugu aste honetako Hari naizela saioan.

Txapelketa, Iruñeko saioa eta bere azken bi urteetako ibilbidea izan du hizpide, Iruñeko saioko bertsoaldiak gogoratzearekin batera. 

Bestalde, gogoratu BECeko finalerako bi sarrera zozkatzen ari garela. "Zergatik merezi duzu zuk sarrera parea eta ez bestek batek?" galderari erantzunez, bidali audio mezua 673 06 11 32 telefono zenbakira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!